Guraso trebakuntza
Esperientzia praktikoetan oinarritutako tailer eraldatzailak
Egunerokoan gertatzen diren egoeren partekatze eta gogoetarekin batera,
praktikan jartzeko estrategiak landuko dira, bizitzen ditugun erronkak
gainditzeko baliabide anitzak eskuratuz. Espazio seguru bat sortuko da
konfidantza bermatzeko.
Zertarako trebatu?
- Egunerokoan elkarbizitza hobetu edo aberasteko.
- Haurrei emozionalki ere behar dutena eskaintzeko.
- Seme-alabak “ikusiak” sentitu daitezen eta modu egokian komunikatzeko.
- Guraso bezala asebete sentitzeko.
- Haurren bidelagun konszienteagoak izateko.
- Baliabide zehatz eta estrategia praktikoak ezagutzeko.
- Beste gurasoekin ere partekatzeko.
- Zama, estres edo beldurrak deuseztu edo behintzat murrizteko.
- Arau eta mugak errespetuz eta agresibitate gabe ezartzen ikasteko.
Tailerrak eta hitzaldiak:
1.Nola izan haurren bidelagun emozioen kudeaketan.
2. Arauak eta mugak familian, boterearen erabilpena eta komunikazio asertiboa.
3. Haurren autoestimuaren garapena sustatzeko guraso kontzienteak.
4. Komunikazio enpatiko eta asertiboa eguneroko gatazken konponketan.
5. Jolasa eta sormena ezinbesteko gako haurren garapenean.
6. Haurrei etxerako lanak egiten laguntzeko estrategiak..
7. Gurasoen begiradaren eragina haurren nortasunean.
8. Egunerokoan elkarbizitza hobetzeko dinamikak.
*Behar eta eskarien arabera sortutako gai ala tailer pertsonalizatuak.
Non eta nola?
Tokia: Zuen eskola, elkarte ala udaletxeetan…
* “Lagun artean” Aukera: elkar-ezagutzen duzuen guraso talde txiki batentzako espazio pribatu edo etxe batean.
¿Nola? ailer solteen bitartez, gai zehatzak landuz (1,5 edo 2 ordutakoa) edo zuen beharren arabera elkarrekin diseinatu dezakegun prozesu gisa, 3-4 saio adibidez ala hilabetero…
*Lan eskarmentu erreferentzi batzuk: 2021-2023 ikasturteetan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Trebagurasoak programan bideratzaile, hitzaldi eta tailerrak Gipuzkoako herrietan zehar, Dislegi eta Tel Euskadi elkarteekin 2018tik.
Maitatuak, “ikusiak”, entzunak, ulertuak, sentitzen diren haurrak, maitatzen eta besteak entzuten eta “ikusten” dituzten helduak izango dira.
“Haurrak agresibitate ingurugiro batean bizi badira, borrokatzen ikasten dute.
Haurrak lotsatuak bizi badira, errudun sentitzen ikasten dute.
Haurrak ingurugiro tolerantean bizi badira, pazientzia izaten ikasten dute.
Haurrak estimulatuta bizi badira, euren buruarengan konfiantza izaten ikasten dute.
Haurrak aintzat hartuta eta baloratuta bizi badira, estimatzen eta baloratzen ikasten dute.
Haurrak ekitate ingurune batean bizi badira, bidezkoak izaten ikasten dute.
Haurrak seguru sentitzen bizi badira, konfidantza izaten ikasten dute.
Haurrak onartuak izaten bizi badira, beren burua maitatzen eta estimatzen ikasten dute.
Haurrak beldurtuak eta ridikulizatuak badira, lotsatiak izaten ikasten dute.
Haurrak baloratuak bizi badira, baloratzen ikasten dute.
Haurrak maitatuak sentituz bizi badira, ingurukoak maitatzen ikasten dute”
Autore ezezaguna. Moldatua.