Bidelaguntza saio eta prozesuak

Zurekin bidaiatzen dut

Bidelaguntza bestearekin bidearen zati bat egitea bezala ulertzen dut. Bakarrik bidaiatu ordez, bidearen zati batean zehar, beste pertsona baten konpainia eta sostengua izatea. Eta horixe da bakarko saioetan proposatzen dizudana, behar eta nahi duzun hori elkarrekin lantzea.

Zure ondoan ibiltzean errespetuz, presente egoten eta epaitu gabe egiten dut. Esaten duzuna eta ez duzuna entzuten dut eta behar duzuna zuk zeuk esploratu eta deskubritzeko tresna eta baliabideak proposatzen dizkizut, zeure boterea berreskuratu eta mantentzeko. Laburbilduz, denbora batez makulu edo muleta funtzioa burutzea, bilatzen dituzun helburu horiek lortu arte, ondoren zeure abentura bakarrik jarraituz.

¿Nola lan egiten dut?

Pertsona eta egoeraren arabera moldatzen joaten naiz eta era berean badaude elementu amankomunak: landuko dugun gai edo helburu bat zehaztu ohi dugu. Konfidantza sentitu dezazun espazio segurua sortzen dugu elkarrekin. Eta ondoren, esploratzera goaz batzuetan hitzez eta gehienetan baliabide ezberdinen laguntzaz: teknika proiektiboak (playmobil, irudiak dituzten kartak, lego edo beste objetuekin…), bisualizazioak, margoak edo sormena eta espresioa akitbatzen duten beste materialak erabiliz. Behar duzuna igarri edo antzematen noa eta horren arabera proposamen desberdinak egiten dizkizut.

Ez ditut “zure arazoak konponduko”, niri ez dagokidala uste bai dut. Zugan sinesten dut eta zuk zeuk egiteko daukazun gaitasunean ere. Ordea, bizi dituzun egoerak kudeatzeko behar duzun argitasun eta barne boterea bereskuratzeko bidelaguntza eskeintzen dizut.

Horrelako beharrik baduzu?

Daukadan komunikatzeko modua landu eta mugak modu asertiboan ezartzen ikasi nahi dut

Egoera zehatz baten aurrean argitasuna behar dut, beste perpektiba batetik begiratzeko premia dut

Nire emozioak nahiz besteenak hobeto ulertu eta maneiatzen ikasi nahi dut

Nire boterean egoten ikasi nahi dut, harremantzen naizen modua landuz eta hobetuz

Nire autoestimua areagotu nahi dut eta nire buruarekiko harremana hobetu

Nire bizitzan sortu nahi dudan edo esperimentatzen ari naizen aldaketa baten kudeaketa landu nahi dut

Saio eta prozesu motak

Bakarkako saioak

Norbanakoaren nahiz familiekin lanketa egiteko saioak. Bidelaguntza prozesuak izan daitezke ala saio puntualak. Batzuetan, lortu nahi diren aldaketa edo helburuek denbora behar dute eta eskuratzeko trebatu behar gara hainbat abilezia garatzeko. Edo besterik gabe, hainbat emozio eta gertaera esploratzeko, behatzeko edo eraldatzeko denbora gehiago eskeini behar diegu.

Tailerrak taldean

Emakumeentzako ahalduntze prozesuak, haur, nerabe, heldu, familia nahiz guraso taldeentzat. Abilezia sozial eta emozionalen garapenerako tailerrak, aprendizaia zailtasunen lanketa, autoezagutza eta garapen pertsonalerako jolas, espresio eta sormen tailerrak eta familia elkarbizitzarako saioak. Emakume ekarteetan, udaletxetan, pertsona partikularrekin nahiz elkarteetan egin da lanketa dagoeneko halako izenburuekin: “Jolastuz eta sortuz ahaldundu”, “Zeure botere ludikoa berreskuratu”, “Abilezia sozial eta emozionalak garatu”.

Erakunde eta elkarte ezberdinekin gauzatutako proiektuak

1

Bortizkeria matxista jasan duten emakumeentzatko saioak Segi Ezan proramaren barruan, Donostiako berdintasun saila, Emakumeen Etxea eta Hegalak Zabalik Fundazioaren eskutik.

2

Haur eta nerabeen “Abilezaia sozial eta emozionalen gararpenerako” programak Dislegi eta TEL Euskadiko elkarteetan.

3

Emakumeentzako eta emakumeen artean “Jolastuz ahaldundu” prozesua Lezoko Gaxuxa emakume elkartean.