Hobetu zeure harremanak, emozioak kudeatu eta komunikatzeko duzun modua hobetuz.

Batzuetan zailtasunak dauzkagu familia artean, lagun edo lankideekin harremantzeko. Ulertzen ez gaituztela sentitu dezakegu eta baliteke haiekin haserretzea edo pentsatzen eta sentitzen duguna irenstea, egun batean eztanda egin arte. Irtenbidearen zati handi bat zure esku dago.
Modu eraginkor eta osasungarriagoan komunikatzen ikastea proposatzen dizut. Konfidantza gehiagoz espresatuz eta modu asertiboan mugak jartzeko duzun gaitasuna garatuz.

Formakuntza

Enpresa, erakunde publiko nahiz hezkuntza alorrei zuzendutako ikastaro eta tailer oso praktikoak komunikazio asertiboa, talde kohesioa, inteligentzi emozionala, gatazka konponketa…

Bidelaguntza bakarko saioetan

Kasu bakoitzaren beharretara egokitutako saioak heldu, haur nahiz familiekin, emozioak kudeatzen ikasteko, autoestimua areagotzeko, harremantzeko modua hobetzeko.

Gurasoentzako tailer eta trebakuntza programak

Tailer eta ikastaroak zure seme-alabekin benetan konektatu eta modu eraginkorrago batean komunikatzen ikasi ahal izateko.

Arrakasta istorioak

Ondorengo erakundeekin lanean jardun naiz plazer handiz:

casos-dipugipuzkoa-color
casos-ingeteam-color
casos-bcc-color
casos-doosti-hover
casos-mondragon-uni-hover
casos-daiteke-hover
casos-gasteiz-color
casos-andoainudala-color
casos-irrisarri-color
casos-dislegi-hover
casos-casa-muejeres-hover
casos-oteic-hover
casos-aeg-hover
casos-nondik-hover
casos-impact-hover
casos-leinn-hover
xegibide color
hegalak zabalik color

Burututako proiektu batzuk

Kaixo! Leyre naiz,

Pertsonen eta erakundeen potentziala piztu eta plazaratzen laguntzeko misioarekin lan egiten dut. Izugarri gogoko dut eraldaketa prozesu hauetan bidelagun gisa, pertsonek kontzientzia hartu, aurrera pausoak eman eta egoerak beste ikuspegi batetik begiratzen dituztenean. Momentu bereziak bizitzen ditugu, esate baterako pertsonak jarrerak aldatzen edo fintzen hasten diren une horiek, bere buruarekiko eta besteekiko harremanetan modu apropos eta osasuntsuago batean jokatzen hasten direnean eta komunikatzeko abileziak garatu eta bereganatzen dituztenean.

Metodologia ludikoak, Lego Serious Play edo playmobil bezalako teknika proiektiboak nahiz beste tresna anitz erabili ohi ditut saioetan. Baita ere artean eta mugimenduan oinarritutako prozesuak. Jolasa izugarri baliosten dut eta oso presente dago nire lanean, botere izugarria duela uste dut eta.

Hezkuntza mundutik nator. Haurrekin eta haurrentzako lan egitea benetan googko dut eta nire bizitzan haurrak izan dira bereziki inspirazio iturri eta aprendizaiarako gako.
Donostian eta Frantzian (Toulousen eta Parisen) lan egin dut ere. Nire ibilbidean zehar DBHko, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakasle, psikopedagoga, entrenatzaile, koordinatzaile, kudeatzaile coach eta trebatzaile gisa, besteak beste. Lan esperientzia ezberdin hauek ikuspegi globala eta anitza izatea ekarri didate, egoera ezberdinetara begirada sistemiko batekin gerturatzea ahalbidetuz. Hau guztia oso baliagarri eta erabilgarria izan da pertsona eta taldeen prozesuetan bidelagun gisa jarduteko.